domingo, 9 de octubre de 2011

Uda bukaera

Mendi berdeen lilura, itsas-ertzeko freskura, zeinen ederra den uda. Opor usaina, festa giroa, errutinaren helmuga. Egin desio den hura: atsedena, abentura; pena, ia bukatu da.

Gainean da udazkena, hosto gehienen azkena, kolorez janzten da dena. Uda ostean bakoitza bere lekuan jartzen duena; negu beltza dakarrena baina problemak problema, aurrerantz jo behar duena.

Zeru kolore goibela, haize hotz bezain umela, hostoa zena orbela. Negu partean txori kantuak ixiltzen diren bezela, bukatu nahi det horrela nere bertsoen koktela, gustora bizi ahal dela!

-Gorka Iribar-

No hay comentarios:

Publicar un comentario